XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GALDERA.- Harrigarria eta txit polita zure kontaera.

- Besterik ez al duzu gordeta zure kolkoan?

ERANTZUNA.- Preseski, badut beste bat, ni atzerritik Euskalerrira ekarri ninduena, hain zuzen ere.

GALDERA.- Nola izan zen? ERANTZUNA.- Horra hor: teatru batean ari nintzen kantari tirolesa bat, baina euskaraz.

- Entzuleen artean Mazarredo jeneral beltza zegoen, eta amaitzean, bihotz-ukiturik, bostekoa estutzera etorri zitzaidan.

- Nik kontatu nion ene desterruaren berri eta nola nengoen Euskalerrira itzultzeko irrikitzen, baina Espainian oina jarri orduko preso hartuko nindutela.

- Berak esan zidan lasai egoteko, alegia berak idekiko zizkidala ateak, Espainian beldurrik gabe sar nendin.

- Espainiako enbaxadara joan zen eta berehalaxe egin zizkidaten paperak neure herrira berriro itzul ahal izateko.

- Nire legezko pasagiriarekin, haize-bergantin batean ontziratu nintzen eta Santoñan lur hartu genuen, ekaitz gogor baten ondoren.

- Hemendik Bilbora joan nintzen.

- Hemen kontzertu bat eman nuen dirua bil nezan Madrilera joateko, ene gurasoak han bainituen. 1852-garren urtea zen.